Zerga pizgarriak

Zerga pizgarriak

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAN:

Lehentasunezko adierazi diren jardueretarako diru kopuruak gastu kengarri izango dira Sozietateen gaineko Zergako zerga oinarria zehaztean.

Gainera, Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek kendu egin dezakete zehaztutako kuotatik (ezarpen bikoitzagatiko kenkarien zenbatekoan kuota osoa gutxitzetik ateratzen den kuota likidotik eta, hala badagokio, hobarietatik) lehentasunezkotzat jotako jarduera edo programetarako diru kopuruaren % 18; baita publizitate babeserako kontratuak direla-eta emandako dirua ere.

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAN:

Zerga honetan bi zergadun mota bereizi behar dira:

a) Ekonomia jarduerak (enpresa nahiz lanbide jarduerak) zuzeneko zenbatespeneko araubidearen bitartez egiten dituzten zergadunak.

Lehentasunezko adierazi diren jarduera edo programetarako diru kopuruak gastu kengarri izango dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga oinarria zehaztean.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboetatik zuzeneko zenbatespenaren araubideko jarduera ekonomikoak (enpresa nahiz lanbide jarduerak) egiten dituztenek lehentasunezkotzat jotako jarduera eta programetarako erabiltzen dituzten diru kopuruen ehuneko 18 kendu ahal izango dute kuota osotik (publizitate babeserako kontratuen bidez ematen direnak ere zenbatuko dira).b) Zerga honetako gainerako zergadunak:

Aurreko letran sartzen ez diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek lehentasunezkotzat jotako jarduera eta programetarako jartzen dituzten diru kopuruen ehuneko 30 kendu ahal izango dute kuota osotik.

Dohaintzen ziozko kenkariaren oinarria ezin da izan zerga honen likidazio oinarriaren ehuneko 30 baino gehiago.

EZ-EGOILIARREN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAN:

Zuzendutako diru kopuruak gastu kengarri izango dira Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergako zerga oinarria zehaztean.

Zergadunek ehuneko 18 kendu ahal izango dute kuota osotik.


 

Gaurkotasuna

<< Diciembre 2017 >>
L M Mx J V S D
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 
 

Creado por Tic's Evolution.

Mapa web