Kirol Zain

Kirol Zain

Kirol Zain sarrera

Eskola Kirola Zaintzen

Errespetuan, bizikidetzan eta hezkuntza-balioetan oinarritutako eskola-kirola.

 

 

 

Zer da Kirol Zain? 


Kirol Zain Arabako eskola-kirolari laguntzeko zerbitzu espezializatua da, eta eskolako kirol-lehiaketetan kiroltasuna, errespetua eta bizikidetza positiboa sustatzea du helburu. Horretarako, aholkularitza, prebentzio-jarduerak eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak eskaintzen ditu gorabeheren aurrean (gatazkak, portaera desegokiak, errespetu faltak).

 

KIROLARIAK

 
 

FAMILIAK

 
 

TEKNIKARIAK

 
 

EPAILEAK

 
 

KIROL ERAKUNDEAK

 
 

KIROL FEDERAZIOAK 

 
 

ZALETUAK

 
 

FAMILIEN ORDEZKARIAK

 
 

 

 

Zer egiten du eta zertan lagun zaitzake Kirol Zainek?


Kirol Zainek portaera positiboak sustatzeko eta lehiaketetan gatazka-egoerak prebenitzeko lan egiten du, honako hauen bidez:

 

 
 

PREBENTZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA
 

  • Kirol Zainek arazoa ikusarazteko eta familiak kirol-lehiaketetan sentsibilizatzeko ekintzak garatzen ditu unean-unean.
  •  Aldian-aldian, hezkuntza- eta jardunbide egokiei buruzko mezuak zabaltzen dizkie eragileei: erakundeei, familiei, etab.
  •  Erakundeei komunikazio-elementuak eskaintzen dizkie, eragileak sentsibilizatzeko.

> Jardunbide egokia jakinarazi

 

 
 

PRESTAKUNTZA
 

  • Kirol Zainek prestakuntza-saioak eta hausnarketarako eta jardunbide egokietarako jardunaldiak antolatzen ditu.
  • Hezkuntza-tailerrak egiten ditu kirol-erakundeek beren agenteentzat (kirolariak, teknikariak, familiak, etab.) egindako eskaeren aurrean.
  • Prestakuntzako gidak eta bestelako dokumentuak prestatu eta zabaltzen ditu.

> Eskatu tailer bat

 


 
 

AHOLKULARITZA


Zalantzarik baduzu edo orientazioa behar baduzu:

  • Kirol-erakunde baten arduraduna bazara: aholkuak jaso ditzakezu zure kirol-erakundean jokabide desegokiak prebenitu edo horien aurrean nola jardun jakiteko.
  • Beste edozein eragile bazara: aholkua jaso dezakezu eskola-kirolean bizi dituzun errespeturik gabeko egoeretan nola jokatu jakiteko.

> Kirol Zainek, zein kontsultari erantzuten dio eta zeini ez?
> Egin zure kontsulta

 
 

GORABEHEREN KOMUNIKAZIOA


Kirol Zainek gorabeherak jakinarazteko kanal espezifiko bat du, eta, bertan, eskola-adineko kirolean parte hartzen duen edonork honako hauek salatu edo ezagutarazi ditzake:

  • Indarkeriazko jokabideak.
  • Errespetu faltak.
  • Kiroltasunaren aurkako portaerak.
    Baliabidearen helburua da hezkuntza-ekintzak proposatzea kirol-arlokoak ez diren jarrerak eta/edo jokabideak berriro gerta ez daitezen.
     

Baliabidearen helburua da hezkuntza-ekintzak proposatzea kirol-arlokoak ez diren jarrerak eta/edo jokabideak berriro gerta ez daitezen.

> Zer gertatzen da intzidentzia bat jakinarazten denean?
> Hezkuntzako esku-hartzeak

> Gorabehera bat jakinarazi

 
 

 

 

BERRIAK

Eduki publikatzailea