CAB reconocimientons 2022 eu

Kirolaraba 2022 aintzatespenen banaketa

Gala 2022 kirolaraba eu

2022ko abenduaren 15a, “Kirolaraba 2022” sariak emateko gala egin da, Araban kirola sustatzen eta garatzen laguntzen duten pertsonak, enpresak eta kirolariak bistaratzeko.

Bertan izan dira Ramiro González diputatu nagusia, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatu eta Kirolaraba Fundazioko presidentea eta lurraldeko erakunde ordezkariak.

Gainera, saritutako pertsonen eta enpresen alboan izan dira lurraldean arrakasta duten hainbat kirolari, hala nola, Ainhoa Santamaría, Patxi Peula, Sergio Sánchez, Mireia Vizuete, Elena Loyo, Badaiotz taldeko ordezkariak eta Jesús Lazaro Ferrer Owono, bai eta Made Urieta Araskiko entrenatzailea eta Luís García Plaza Alaveseko entrenatzailea, Sergio Fernández klubeko kirol zuzendaria eta Arabako kirol federazioetako ordezkariak ere.  

Guztira,  etorkizun handiko 26 kirolari eta Kirolaraba Fundazioarekin lankidetzan diharduten eta “Arabako kirolarekin konprometituta” dauden 48 enpresa saritu dira.

 

KIROLARABA 2022